Kirolak

 

KIROLDEGIA

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera:

  • Goizez 9:00etatik 14:00etara
  • Arratsaldez 15:30etatik 21:00etara

Larunbatak:

  • 9:00etatik 13:30etara 16:00etatik 19:30etara

Igandeak:

  • 10:00etatik 14:00etara

Aurretiko hitzordua:

Abonatuek lehentasuna izango dute eta erreserba aurreko egunean egin beharko dute. Hala ez bada, hurrengo egunean erreserbatu gabeko plaza edonork erabili ahal izango du aldez aurreko berrespenarekin. Erreserbak egiteko deitu kiroldegia (946 826 244) edo bidali mezu bat kontrol@berriz.eus helbidera

Erabilerari buruzko arau orokorrak:

- COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izatekotan; sukarra, eztula edo arnas sintomak, ez joan kiroldegira. Kontsultatu zure osasun-zentroarekin
- Kiroldegira sartzean harrera-kontrolera hurbildu eta erabilera, sarbide eta edukiera-baldintzak galdetu behar dira
- Kiroldegian sartzeko maskara derrigorrezkoa izango da
- Erabilgarri egongo diren espazioak: igerilekua eta gimnasioa (kantxara mugituko dira makinak eta materiala) izango dira.
- Kiroldegian zehar, igerilekuan barne, gutxienez 1,5 metroko distantzia gorde bizikide ez dituzun pertsonekin
- Eskuak maiz garbitu eta desinfektatu. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa, aurretik eskuak garbitu gabe. Eztul egitean ahoa ukondoaren barrualdearekin estali.
- Soilik igerilekurako aldagelak egongo dira erabilgarri (dutxak ez)
- Objektu pertsonalak ez inorekin partekatu
- Kiroldegia udalak garbitu eta desinfektatuko du
- Nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-neurriak hartu eta errespetatu beharko dira
- Jarraitu igerilekua eta gimnasioa erabiltzeko arauei eta gomendioei, eta errespetatu kiroldegiko langileek emandako jarraibideak

IGERILEKUAK

- Soilik igerilekurako aldagelak egongo dira erabilgarri (dutxak ezin izango dira erabili). Bainujantzia etxetik jantzita ekarri behar da.
- Ordu beteko txandak antolatuko dira; 10 minutu aldatzeko izango dira, 40 minutu igeri egiteko eta beste 10 minutu aldatzeko. Erreserbatu ahal diren orduak hauek izango dira:

Goizez Arratsaldez Larunbatak Igandeak
10:00-11:00 15:30-16:30 09:00-10:00 / 16:00-17:00 10:00-11:00
11:00-12:00 16:30-17:30 10:00-11:00 / 17:00-18:00 11:00-12:00
12:00-13:00 17:30-18:30 11:00-12:00 / 18:00-19:00 12:00-13:00
13:00-14:00 18:30-19:30 12:00-13:00 / - 13:00-14:00
- 19:30-20:30 - / - -

Larunbat eta igandeetan soilik 10:00etatik 14:00etara bitarteko orduetan
- Igerilekuan ezingo da salto egin ur ertzetik eta ezingo dira erabili baloiak, txurroak, koltxonetak eta aba

 

Igerilekuko eremu berdea:

- Eremu berdera doazenak ezingo dute aldagelarik erabili.
- Igerileku txikia erabilgarri egongo da.
- Igerileku handia erabili ahal izango da erabiltzailerik egongo ez den 10 minutu horietan zehar edo inor ez dagoenean.

GIMNASIOA

- Jarduera fisikoa egiteko erabiliko diren arropak jantzita ekarri beharko dira eta bakoitzak toalla bi ekarri beharko ditu (toalla handi bat makinetan jarri ahal izateko eta bestea izerdia garbitzeko).
- Bakoitzak bere ur botila ekarri beharko du.
- Gimnasioa kantxan egongo da eta aldagelak ez dira erabilgarri egongo.
- Ordu bat eta erdiko txandak antolatuko dira. Erreserbatu ahal diren orduak hauek izango dira:

 Larunbat eta igandeetan soilik 10:15etatik 13:45etara bitarteko orduetan

Goizez Arratsaldez Larunbatak Igandeak
09:00-10:30 15:45-17:15 09:15-11:15 / 16:15-17:45 10:15-11:45
10:45-12:15 17:30-19:00 11:30-13:30 / 18:00-19:30 12:15-13:45
12:30-14:00 19:15-20:45 - / - -