Euskara

 

 Zergatik ez dugu tratu bat egiten? Zergatik ez dugu gure artean euskaraz egiten? 

Izenburu hau daraman diptiko batekin, Berrizko udalak gonbitea luzatzen die herritarrei udalarekin euskaraz egiteko; eskabideak egitean, telefonotik deitzean, udalak eskainitako ikastaroetan edo batzar batean parte hartzen denean. Udal bulegoetan, Kultur Etxean, Kiroldegian, Ikastetxeetan, Osasun Zentroan…euskara erabiliz, administrazioak euskara gehiago erabiltzea lortuko dugulako.

Gainera, onartu barri den erabilera planean, Udalak helburu estrategiko hauek ezarri ditu: 

-Berrizko Udalaren esparru guztietan euskara zerbitzu hizkuntza izango dela bermatzea. Hau da, herritarrek Berrizko udalarekin dituzten harremanetan, ahoz zein idatziz, hizkuntza ofizial bat zein bestea, erabiltzeko eskubidea bermatzea.

-Beste administrazioekiko harreman hizkuntza, ahoz zein idatziz, euskara izatea bideragarria den guztietan.

-Euskara, Berrizko Udaleko lan hizkuntza izan dadin ahalbidetzea, ahoz zein idatziz, prestakuntza egokiaz baliatuta, progresibotasunez eta etengabe.

-Berrizko udala proaktiboa izatea eta euskararen erabilera sustatzea herritarren artean.

Diptikoa (PDF 1,59MB)