Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunek Izateko Bikoteen Udal Erregistroan izena emateko eskaera egingo diote Udalbatzari.
Eskaera bi interesdunek sinatu behar dute (edo bere ordezkariak, beti ere bikotearen datuak behar bezala jasota) eta ordenamendu juridikoak exijitzen diren baldintzak betetzen badira, izen-emateari ekingo zaio.
Izatezko Bikoteen Udal Erregistroak Izatezko Bikoteen Lurralde Bulegoari jakinarazi beharko diote egindako izen-emateak indarrean dagoen legediarekin bat balioztatzeko
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Familia-liburua
- Erroldatze-ziurtagiria
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Ezkontiden egoera zibilaren akreditazioa
- Egoera ekonomikoen arautzailearen hitzarmena
- Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
- Banantze, dibortzio, baliogabetasunaren epaiketa sententzia
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.