Informazioa
Izapide honen bidez ur-hornikuntza baja emateko eskaera egin daiteke.
Zerbitzuetan altan eskatu zeneko fidantza edo lotura-eskubideak eskuratzeko aurre-betekizuna da bajaren eskaera egitea.
Baja eskaera egin eta hurrengo bi egunen buruan kontagailuan esku hartuko da. Kontagailua etxebizitzaren edo lokalaren barruan badago, erabiltzaileak aurretiko hitzordua eskatu beharko du teknikariak kontagailua desmunta dezan. Kontagailu-gela baldin badago hitzordua ez da beharrezkoa izango.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Jabetza eskritura
- Hornikuntza ordainagiria
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.