Informazioa
Banakako errolda agirien igorpen automatikoa ahalbidetzen du. Aukera hau erabiltzeko arrazoia eta igortzearen hizkuntza aukeratu beharko dituzu.
Eskaera formularioa bete ondoren Nire Ziurtagiriak atalera jo ezazu Nire Hiria menuan, eta minutu batzu barru igorritako agiria aurki dezakezu.
Era berean, Nire Hirian kasu berri bat ikus dezakezu eta Irteera Erregistroan igorritako agiria aurki dezakezu.
Dokumentazioa
Agiriaren igorpenerako ez da dokumentaziorik eman behar.
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Iturritza 51, 48240 - Berriz, kalean/etorbidean kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berrizko Udaleko telefono honetara: 946 824 036 - 946 824 584
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.