Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak tokiko administrazioa jakinaren gainean jarriko du, hiriko izaera duten azpiegituren funtzionamendu okerraz.
Informazio honekin administrazioak administrazio-ordenamenduak ezartzen dituen tramiteak jarraituz egingo du lan, bere kabuz antzemandako egoera konpontzeko beharrezkoa izanez gero.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.berriz.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Iturritza 51, 48240 - Berrizen kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Berriz Udaleko telefono honetara: 94 682 40 36 - 94 682 45 84.
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.