Izapide honen bidez interesdunak gizarteratzeko laguntza bereziak eskatuko ditu.
Gizarteratzeko laguntza berezia laguntza periodiko bat da, izaera ekonomikoduna, oinarrizko beharrei zein gizarte/lan inklusio prozesu bati loturiko gastuei zuzenduta dagoena eta gastu hauei aurre egiteko diru-sarrera nahikoa ez duten bizikidetzako unitateetan integraturiko pertsonei zuzenduta dagoena.
Gizarte esklusio edo urrakortasun egoera batean aurkitzen diren pertsona edo pertsonei zuzenduta dago, eta hurrengo betekizunak betetzen dituztelarik:
- 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea.
- Bizkaian bizi izana gutxienez eskaria aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik.
- Oinarrizko beharrei erantzuteko edota gizarte-deserrotzea ekiditeko nahikoa baliabide ekonomiko ez izatea.
- Haien gizarteratzea errazteko xedea duen Banako Esku-hartze Plan bat sinatu izana eta horrekin jarraitzea.
Behar bezala egiaztatutako aparteko baldintzengatik edo larritasun biziko arrazoiengatik egoitzaren betebeharrak eta baliabide ekonomikoen mugak bete ezin diren salbuespen-kasuetan, Banako Esku-hartze Planaren helburuak erdiestea kolokan jartzekotan, ez dira egoitza-betebeharra eta baliabide ekonomikoen muga aplikatuko.
Udalak pertsona eskatzaileei prozeduraren ebazpen eta jakinarazpenerako ezarritako gehienezko epeaz jakinaraziko die, baita ere isilune administratiboak sortu dezakeen ondorioez.