Albisteak

 

Helburua

Programan parte hartzen duten langabeak lan-munduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta.

Norentzat

Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar erroldatutako pertsona langabeak.

Edukia

Programa honako faseetan egituratuta dago:

I. Fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete 1).

II. Fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete).

III. fasea: enpresa eraikitzea eta jarduera abian jartzea.

I. eta II. faseetan, partaideek 350 €ko diru-laguntza jasoko dute hilean.

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Izen-ematea:
BEHARGINTZA
Laubideta kalea 6 – 48200 – DURANGO
8:00 – 15:15

Izen-emateko epea:
otsailaren 6ra arte

Informazio telefonoa:
946 232 522