Albisteak

 

GAI-ZERRENDA

BERRIZKO UDALEKO EZ OHIKO BILKURA

2016ko martxoaren 16an
(asteazkena)
19:00etan
 
Jakinarazten dizugu gaurtik aurrera eskura izango dituzula eguneko gai-zerrendarekin zerikusia duten gaiak: 
 
1. Aurkeztutako alegazioa atzera botatzea eta erabilera publikoko espazioetan terraza jartzea arautzen duen udal ordenantzaren behin betiko onarpena. 
 
2. Onartu, hala badagokio, Trafikoko Buruzagitzaren erakunde autonomoaren eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmena, administrazioko informazioa trukatzeko eta elkarlaguntzarako.  
 
3. Onartu, hala badagokio, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako IV. Planaren luzapena,  2016tik 2019ra bitartekoa.  
 
4. Onartu, hala badagokio, Etxez etxeko laguntza arautzeko udal araudiaren aldaketa puntuala. 
 
5. Onartu, hala badagokio, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK plataformak aurkeztutako mozioa A-8 bidesariaren inguruan.  
 
6. Onartu, hala badagokio, EAJ-PNV eta PSE-EE-PSOEk aurkeztutako mozioa, AP8 bidesariaren gainean.  
 
7. Onartu, hala badagokio, EH-BILDUk aurkeztutako mozioa, Eskola jantokiari buruzkoa.