Albisteak

Kontuleku 

Irakurketa familiengana hurbiltzea dugu helburu. Liburuetan eskaintzen zaizkigun istorioak, taldeka irakurri eta entzuteko gune berezi bat eskaintzea. Egitasmoa guraso euskaldun zein ez euskaldunei zuzenduta dago, batzuek zein besteek liburuen bidez umeekin euskaraz gozatzeko esparrua izango dute, guraso euskaldunen kasuan saio osoa euskaraz egingo dugu; euskaldunak ez direnen kasuan, berriz, umeekin gauden tartean euskaraz egingo dugu eta gurasoekin solas egiteko darabilgun tartean arituko gara gaztelaniaz. Horrela, haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla.

Irakurtzeko ohitura astero gure etxeetara eramango dugu altxor bat bezala, otzara baten sartuta.

Ekimen honekin, 3-6 urte bitarteko haurrengan literaturarekiko zaletasuna pizten eta sustatzen saiatuko gara, biharko herritarrak liburutegi kontsumitzaile izateko.

Landuko diren alorrak: afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak, hizkuntza, adierazpen fisikoa eta artistikoa eta literatura.

Talde bi izango dira: 3-4 urtekoentzat eta beste talde bat, 5-6 bitartekoentzat.

Datak:
Otsailak 1, 8 eta 15
Martxoak 1, 8, 15 eta 22
Orduak:
11:00 -12.00 (3-4 urtekoak)
12.15 -13:15 (5-6 urtekoak)
Matrikula: 10 € familiako
Izen-ematea:
Berrizko Udala
 946 824 036 (euskara saila)
Izen emate orria (PDF 800KB)