Albisteak

 

1. Berrizko edozein koadrilak edo taldek har dezake parte, koadrila bakoitzak gehienez paella bat.
2. Osagaiak eta sukalderako behar diren tresnak partehartzaileen esku. Belar gainean ez da surik piztuko ezta zaborrik isuriko.
3. Antolatzaileek hautatuko dute epaimahaia.
4. Paellen aurkezpena (razio bat) eguerdiko 14:00etan izango da.
5. Sariak:
• 1. Pernilla , gazta eta solomoa.Paellarik handienarentzat.
• 2. Pernilla eta gazta.
• 3. Pernilla.
6. Koadrilek izena eman beharko dute Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera 10:30etatik 13:30era eta 16:30etatik 20:30era edo kultur.berriz@bizkaia.org) ekainaren 22a baino lehen, beharrezko mahai eta aulkiak izateko. Eman beharreko datuak:
1. Pertsona edo taldearen izena.
2. Koadrilaren ardura duen pertsonaren izen- abizenak
3. Telefonoa.
4. Parte hartuko duen talde edo koadrilaren kide kopurua
7. Lehiaketa Udaletxe berrian izango da egunean bertan baina udaletxe sarrerak libre utziz. Koadrila bakoitzak erabilitako gunea garbitu eta dagokiona jaso eta horretarako egokitutako tokian utziko du.

8. Mahaiak eta aulkiak 10:00etatik aurrera banatuko dira eta 24:30ean bilduta egon behar dute. Garbi entregatuko dira.
9. Tokia hartu eta materiala jasotzean, goizegi jeiki beharrik ez izateko eta ilara luzeak saihesteko, koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaio. Ekainaren 29an, goizeko 10.00etan jendaurreko zozketa  egingo da udaletxe aurrean eta sarrera txanda erabakiko da. Zozketa orduan koadrilako ordezkaririk ez badago, zozketan lortutako hurrengo zenbakira pasatuko gara eta horrela bata bestearen atzetik. Eta zozketa momentuan, ordezkariren bat falta bada, zozketa amaitu arte itxaron beharko du gunean sartu, tokia hartu eta materiala batzeko.  Adibidez: Zozketako lehen zenbakia: 76 zkia xxxxxxxxxxxxxxxxx  koadrilari dagokio eta sartzen lehena izango da. Ondoren beste zenbaki bat eta horrela beste guztiak. Ez da tokirik erreserbatuko ez Udaletxean ez hormaren kanpoaldean.
10. Mahai gainean ez da su txikirik ezta antzekorik jarriko.
11. Ur hartunean ez da janaririk, ontzirik garbituko ezta jolas gune bezala erabiliko.
12. Epaimahaiaren epaitza apelaezina izango da.
13. Lehiaketa honetan partehartzeak arau hauek onartzea suposatzen du.