Albisteak

 

Programa La Caixaren 2.000 euroko dohaintza jaso eta berriztarren beharrak aztertu ondoren jarri da martxan. Beraz, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek laguntza-produktuekin autonomia handiagoa izan dezaten, udalak 2 taka-taka, 4 komun goragarri, 4 gurpil-aulki, 4 makulu eta ebakuntza osteko 4 zapata erosi ditu.

Lorea Rementeria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak adierazten duen bezala, "Udal zerbitzu berriak mugikortasun arazoak dituzten eta zenbait jarduera aurrera eramateko arazoak dituzten pertsonen autonomia bultzatzea du helburu. Laguntza-produktu horiek eskaintzen dituzten abantailek pertsonaren bizi-kalitatean eragiten dute ".

Programa honen hartzaileek zenbait baldintza bete behar dituzte, hala nola Berrizen erroldatuta egotea eta medikuaren agindua jaso ondoren Udalak dituen materialetako baten beharra izatea. Aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Udalak eskura dituen produktu teknikoak emango ditu, ia berehala.

Eskaerak udaleko HAZ zerbitzuan egin daitezke, eta mugikortasun-arazoak egiaztatzen dituen agiria beharko da. Ondoren, preskripzio teknikoa egingo da itzulketa-datarekin, hau luzatu ahal izango da beharren arabera.