Albisteak

 

Abian da Berrizko Euskararen Kriseilua egitasmoa. Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmo hau Berrizko Udalaren Euskara zerbitzuak eta Learreta-Markina eskolak abiatu dute elkarrekin.

6 eta 7 urteko haurrei zuzenduriko ekimena da ( LH1 eta LH2), azaroa hasieran hasi eta Euskararen Nazioarteko Egunera arte luzatuko dena.  Parte-hartzera animatzen diren haurrek Euskararen Kriseilua etxera eramango dute astebetez, euskararen sua piztuta izateko konpromezuarekin. Izen ematea azaroaren 13an amaituko da eta egun horretara arte familiek berriz.kriseilua.eus webgunean edo ikastetxean bertan eman ahalko dute izena.

Kriseilua zaintzeko txandarekin batera, familiaren hizkuntza ohiturak aztertzen dituen galdetegi bat betetzera gonbidatuko dira familiak, euskararen erabilera handitzeko konpromezu ezberdinak hartuz.

Abenduaren 4an hartutako konpromezu horiek guztiaz ospatzeko amaierako ekitaldi bat ospatuko da.

Informazio gehigarria (PDF, 855KB)