Noticias

 
1. Gaia: Olentzerori edota Mari Domingiri gutuna euskaraz.
2. Kategoriak:
• A) Lehen Hezkuntzako ikasleak. (Hiru modalitate: 1, 2 – 3, 4 eta 5, 6 LH)
• B) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak. (Modalitate bi: 1, 2, DBH eta 3, 4 DBH)
• C) 16 urtetik gorakoak.
3. Idazlanen luzera:
• Lehen Hezkuntzako ikasleek (A kategoria) postala, marrazkia, edo irudia diseinatuko dute. 15 X 10 zentimetroko neurrian eta mezu bat idatziz. Mezua norberak aukeratua izango da. Nolanahi ere, 50 hitz idatziko dute gehienez.
• DBHko ikasleek (B kategoria) aurkeztu beharreko gutunek, gutxienez, 100 hitz izango dituzte, diseinua, mezua eta eraketa parte hartzaileen esku geratuko direlarik.
• C kategoriako parte hartzaileen gutunek, gutxienez, 200 hitz izango dituzte.
4. Aurkezteko modua:
• A kategoriako lanak eskuz eta B eta C kategorietako lanak ordenagailu bidez eginik aurkeztuko dira, betiere lehen adierazitako neurritan.
• Idazlanak gutunazal handi batean sartuko dira. Gutunazal horretan beste gutunazal txikiago bat ere sartuko da. Gutunazal txikiaren barruan parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaioteguna, ikas maila eta ikastetxearen izena agertuko dira. Kanpoaldean, berriz, ez da ezer idatziko, pertsona bakoitzari dagokion kategoria baino (A,B,C). Sobre edo gutunazaletan lelo bat jarriko da.
5. Aurkezteko epea: 2013ko abenduaren 16ra arte
6. Idazlanak non aurkeztu: Berrizko Udaletxean (10:00 – 14:00)
7. Sariak: Modalitate bakoitzak bere sariak izango ditu