Noticias

 

EUSKARAZ NAHIAGO, ESKERRIK ASKO Bideo Lehiaketa aurkezten deutsugu. Bialdu eiguzu zure bideo laburra edo bozkatu zure bideorik gogokoena.

Gaia: Berrizen erosketak euskeraz, kirola euskeraz eta kalean euskeraz egitera  animatzen dauan bideo laburra sortzea, EUSKARAZ NAHIAGO, ESKERRIK ASKO leloa agertu behar da.  

Iraupena: Gehienez, 2 minutukoa. Kreditu-tituluak sartu gabe (kreditu-tituluak ez dira derrigorrez sartu behar). Piezak telefono mugikor, Iphone, Pda, Webcam, argazki kamera edo bideo digitalak erabiliz egin daitezke; hori gorabehera, formatuak beti izango dira goian adierazi diren horien barrukoak eta bereizmen ahalik eta handiena izango dabe

Aurkezteko epea: Azaroaren 7a bideoak aurkezteko azkeneko eguna. Posta elektronikoz euskara@berriz.org edo Udaletxeko bulegotan (10:00 – 14:00)

Saria: tablet elektroniko bi edo baliokidea dirutan Berrizko dendetan/jatetxeetan gastatzeko.

  1. Aldeko botu gehien lortzen dauan bideoaren saria.  Horretarako epaimahaiak bideo guztien artean, hautaketa bat egingo dau eta hautatukoak institutuan, kultur etxean egongo dira ikusgai, herritarrek bozkatzeko ( eguna zehaztuko da).
  2. Bigarren sari bat epaimahaiak emongo dau.  Epaimahaia osotuko dabe: 
  • Euskara kultura batzorde buru edo ordezkari
  • Merkatari elkarteko ordezkari
  • Kiroletako ordezkari
  • Gaztelekuko arduradun bat.
  • Euskaltegiko arduradun bat

Bideoak zelan aurkeztu:

  • Bideoa horrela aurkeztuko da: izena emateko formularioarekin batera (partaidearen izen-abizena, hartuemonetarako telefonoa eta helbide elektronikoa eta 12-16 urte bitartekoek guraso/tutoreen baimena lehiaketan parte hartzeko).
  • Partehartzaileek gutxienez 12 urte izan behar dabe.
  • Berrizko Udaleko  Euskara Zerbitzuan entregatuko da.
  • Bideoak honako formatuetako batean egongo dira: avi, mpg, mp4, flv.

Epeak: 

  • Azaroak 7 bideoak bialtzeko azken eguna.
  • Azaroan, zehaztuko da eguna, bideoak bozkatzeko eguna.
  • Abenduak 3 (Euskara Asteko programazio barnean):  lehiaketako irabazleak jakinaraziko dira eta www.berriz.org  atarian, Udaletxeko facebook atarian emongo da jakitera eta youtubera igongo dira. 
        

Beste arau batzuk:       

  • Lehiaketan, taldeka nahiz bakarka parte hartu daiteke.
  • Bideoa  euskeraz izango da.
  • Aurkezten diran bideoek originalak eta argitaratu bakoak izan behar dabe.
  • Parte hartzaileek aitortzen dabe bideoan identifikatzeko moduan agertzen diran pertsona guztiek lehiaketa honetara aurkezteko bere irudiaren erabilerea baimendu dabela. Hamasei urtetik beherako neska-mutilen kasuan ezinbestekoa da gurasoen edo tutoreen baimena.
  • Parte hartzaileak bialdutako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dala aitortzen dau. Antolatzailea ez da bideoetan aurkeztutako edukien arduradun egingo.
  • Antolatzaileak bere esku izango dau elementu iraingarriak daukiezan bideoak lehiaketatik kanpo ixteko aukerea: bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa, errespetu falta…
  • Aurkeztutako bideoek gitxieneko baldintzak betetan ez badabez, antolatzaileek saririk ez emoteko aukerea izango dabe.
  • Lehiaketan aurkeztutako bideo egileek antolatzaileari eta proiektu honen babesleei ixten deutsez euren irudien komunikazio eta erreprodukzio-eskubide ez-esklusiboak.
  • Antolatzaileak oinarri honek aldatzeko eskubidea izango dau eta, holan egin ezkero, behar dan moduan jakinazo beharko dauz.
  • Bideo lehiaketa honetan parte hartzeak arau honeek onartzea dakar, eta baita aurreikusi bako egoeren aurrean antolatzaileak hartu daikean edozein erabagi onartzea be.
  • Antolatzaileak Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinazoten dau parte hartzaileak emondako datu pertsonalak erakunde honen jabetzako datu pertsonalen fitxategian sartuko dirala. Fitxategi horren helburua ekimen hau gauzatzeko berezko lanak egitea da, eta aurrera begira erakunde honek antolatu daikezan ekimenen barri emotea. Halaber, parte hartzaileari jakinazoten jako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horreek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili daikeala Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, euskara@berriz.org helbidera email bat idatzita.

 Kartela ikusi (PDF 4MB)